«Los delicados inicios de la vida son de gran importancia. Son los fundamentos del bienestar del alma y del cuerpo. Me gustaría pedirles apoyo a esos esfuerzos. Necesitamos paz sobre la tierra, una paz que comienza en el vientre de la madre»
EVA REICH

Zona / Aldea: 

Pamplona/ Iruña 

Responsable/Arduraduna:

Izaskun Montero Ilundain


Prestakuntza profesionala : 

Kaixo familia!!
Izaskun da nire izena, eta neu naiz Iruñeko erdialdeko etxean, alde zaharrean hain zuzen ere, zuen txikien bidaide izanen dena.Uste dut umeei errespetuz lagundu behar zaiela, beren erritmoak juzkatu gabe eta hauek bere aldaera guzietan errespetatuz. Bakoitzaren beharrekin bat egin, eta norbera mundua aurkitzeko gai izan dadin bere gaitasunen arabera, dagokion eta gai izanen den unean. Guzti hau konfiantza eta maitasunetik abiatuz, haiei egokitutako inguru lasai eta epel batean: egunero harrera egiten diedan Lore Etxean, alegia. Lore etxean material naturalak eta ez egituratuak aurkituko dituzte, zeinekin aukera kontagaitzak izanen dituzten esperimentatzeko.

Lore Etxetik gertu dauden inguru berdeetara egunero egiten ditugun ateraldiak oso aberasgarriak dira mundua ezagutu eta esploratzen jarraitzeko, naturaren (hiri-natura, baina aukera handi bat halere) altxor txikiak aurkitzeko: zomorroak, lurra, harriak, animaliak, hostoak, loreak… eta bide batez barrua arindu eta aireberritzeko.

Tituludun Erizain Laguntzailea naiz Pediatria espezialitatearekin. Espezialista Giza Sistemen Ekologian eta prebentzio psikosozialean (haurtzaroko nahasmendu psikologikoen prebentzioa), nire formakuntza Escuela Española de Terapia Reichiana delakoan burutu nuelarik. Edoskitze Aholkulari eta Espezialista. Baita Haurdunaldi Yoga Irakaslea ere. Titulu eta formakuntza guzti hauek ederki uztartu dira, eta gaur egunera arte nire lan jarduera garatzeko oso baliagarriak gertatu zaizkit. Kanpaldietako aisialdi-monitore bezala ere esperientzia badut, hala nola beren etxeetan zaindutako hainbat umeekin.

Zerbitzua euskaraz nahiz gazteleraz eskaintzen dut. 


Cualificación Profesional:

¡¡Hola familia!!

Mi nombre es Izaskun y soy quién acompañará a vuestr@s pequeñ@s en la casa situada en el centro de Pamplona, concretamente en la parte vieja.

Creo en el acompañamiento respetuoso de las criaturas, sin juzgar ni forzar sus ritmos y respetando estos en todas sus formas. Acompañar las necesidades de cada un@ y dejando que sean ell@s mism@s quiénes descubran el mundo en base a sus capacidades y en el momento en que les corresponda y se sientan capaces. Todo esto desde la confianza y el cariño, en un espacio tranquilo, cálido y adaptado para ell@s como es Lore Etxea, dónde los recibo cada día.

En Lore Etxea encontrarán materiales naturales y no estructurados con los que podrán experimentar un sin fín de posibilidades. Las salidas diarias a los espacios verdes con los que contamos cerca de Lore Etxea son muy enriquecedoras para seguir descubriendo y explorando el mundo, encontrando de este modo pequeños tesoros de la naturaleza (naturaleza urbana pero no por ello deja de ser una gran oportunidad) bichos, tierra, piedras, animales, hojas, flores… Y así, de este modo,también nos oxigenamos y desfogamos.

Soy Auxiliar de Enfermería titulada con una especialización en pediatría. Especialista en Ecología de Sistemas humanos y prevención psicosocial (prevención de trastornos psicológicos en la infancia) habiéndome formado en la Escuela Española de Terapia Reichiana. Asesora y Especialista en Lactancia Materna . Y Profesora de Yoga Prenatal. Todas ellas titulaciones y formaciones que se han complementado muy bien unas con otras y me han brindado la posibilidad de desarrollar mi experiencia laboral hasta el día de hoy.También cuento con experiencia cómo monitora de tiempo libre en campamentos y cuidado de varios niños en sus domicilios.

Ofrezco servicio en castellano y en euskara.